ZER DA TUMO?

TUMO hezkuntza-esperientzia berri bat da, teknologia eta sormena uztartzen dituena.

Ongi etorri TUMO Bilbao-Bizkaira! Teknologiaren eta sormenaren etorkizuna egia bihurtzen den gunea.

TUMO teknologia sortzaileen zentroa da, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eta doakoa. Eskola-orduz kanpoko programa berritzailea da, eskala handiko ikaskuntza-esperientzia eraldatzaileak sortzera bideratua.

TUMOn gazteen potentzial amaigabean sinesten dugu. Horregatik, ehunka moduluz osatutako ikaskuntza-plataforma aurreratua garatu dugu. Plataforma honek banakako jarduerak eta sektoreko profesionalek gidatutako tailerrak uztartzen ditu, ikaskuntza-esperientzia guztiz pertsonalizatua eskaintzeko.

Zatoz gure komunitatera! Lagunekin lankidetzan aritzeko eta benetan gustuko dituzun proiektuei ekiteko.

TUMO Bilbao-Bizkaia

TUMO Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao-n kokatuta dago. Eraikin historiko hau hiriko erreferente nagusietako bat da, kultur gune bizia. Jatorrizko arkitekturari eutsi arren, elementu klasikoak ikaskuntzarako eta sormenerako espazio moderno zein funtzionalekin uztartzen ditu.

erakunde bultzatzaileak

TUMO Bilbao-Bizkaia ”la Caixa” Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetzatik sortutako proiektua da. Hiru erakundeek ikuspegi bera partekatzen dute: lurraldeko gazteei ikaskuntza-aukera berriak hurbiltzea.

”la Caixa” Fundazioak proiektuaren inbertsioa eta ezarpena gidatzen ditu; Bizkaiko Foru Aldundiak talentuaren eta berrikuntzaren aldeko apustuaren barruan txertatzen du; eta Bilboko Udalak, berriz, Bilbao Gazte STEAM ekimenarekin lotzen du, doako sarbide-eredu hurbil eta inklusiboa bermatuz.

Emaitza proiektu eraldatzaile bat da, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei ikasteko, sortzeko eta beren potentziala garatzeko modu berri bat eskaintzeko pentsatua.

TUMOren historioa

TUMO teknologia, sormen eta hezkuntza arloko adituek sortu zuten, ikasteko modua hobetzeko helburuarekin. 2011n Armenian lehen zentroa ireki zenetik, 60.000 gazte baino gehiago igaro dira TUMOtik, eta gaur egun 30.000tik gora dira astero bertaratzen direnak.

Gaur egun, TUMO sareak 14 zentro baino gehiago ditu mundu osoan; Paris, Berlin, Zurich, Lyon, Amsterdam eta Lisboan, besteak beste. Eta orain, TUMO Bilbao-Bizkaiak bat egiten du nazioarteko sare sendo honekin.

Sam & Sylva Simonian

Sam eta Sylva Simonianek 2011n sortu zuten TUMO, Armeniako erakundeek urteetan zehar haien hezkuntzari emandako babes handia eskertzeko asmoz. Simonianek jasotako laguntza itzuli eta armeniar gazteen belaunaldi berriaren talentua sustatu nahi izan zuten, Erevanen TUMO Zentroa sortuz, programa hezitzaile berritzaile batekin.

Marie Lou Papazian

Marie Lou TUMOko zuzendari nagusia da; berak garatu zituen hezkuntza-programa eta Erevanen (Armenia) eraikitako lehen TUMO Zentroaren eraikuntza proiektua. Aurretik, Hezkuntzaren Garapenerako fundazio bat zuzendu zuen; bertan, online jardueren bidez, armeniar gazteak mundu osoko kideekin harremanetan jartzeko lan egin zuen. Marie Louk Informatika Zientzietan masterra dauka Columbia Unibertsitateko Teachers College-n.

team

TUMO munduan

eman izena orain