Irudi-eskubideetarako Baimena, Jabetza Intelektualeko Eskubideen Lagapena eta Datu Pertsonalen Tratamendua
JARDUERA EDOTA PROIEKTUA TUMO Bilbao-Bizkaia
Legezko Tutoreak hau adierazten du eta baimena ematen du Jardueraren harira :
(i) Nire seme-alab(ar)en edo tutoretzapeko(ar)en irudia (“Irudi” gisara ulertuz ahotsa, izena edota itxura fisikoa) edota
(ii) sormenezko prestakuntza artistikoa –edozein modalitatetan, dela elkarrizketa bidezkoa, dela parte-hartze hutsaren bidezkoa– (aurrerantzean, “Prestakuntza”)
Fundación Bancaria Caixa d’Estalvis i Pensions de Barcelona “la Caixa” (aurrerantzean, “’la Caixa’ Fundazioa”) erakundeak (egoitza soziala: Diagonal etorbidea 621-629, II. dorrea, 08028 Bartzelona; IFZ: G-58899998) hartua eta finkatua izateko argazki eta ikusentzunezko edo soinuzko grabaketa bidez, helburu (aurrerantzean, “Helburuak”) hauetarako:
1. Argazki, ikus-entzunezko edota soinuzko erreportaje batean (aurrerantzean, “Erreportajea”) sartzeko;
2. Erreportajea Jardueraren eta/edo Programaren esparruan zabaltzea edozein sustapen-, publizitate- eta/edo komunikabide-euskarritan, adibidez hauetan (argitze aldera, mugatzeko asmorik gabe): (i) material inprimatuak (liburuxkak, pankartak, panelak, jardueren memoriak, argitalpenak, erreportajeak, etab.); (ii) Internet (intranetak, webguneak, e-mailinga, bannerrak, blogak, etab.); (iii) sare-sozialak; (iv) podcast-a; (v) prentsa digitala edo analogikoa (besteak beste, aurkezpenak eta prentsa-komunikatuak barne); (vi) telebista, zinema eta/edo plataforma digitalak; (vii) STP (salmenta tokiko publizitatea) materialak (erakustokiak, panelak, LED pantailak, etab.); eta, (viii) kanpo-publizitatea (publizitate-panelak, edo beste edozein bitarteko eta formatu leku publikoetan).
3. Horiek “la Caixa” Fundazioaren titulartasuneko irudien datu-basean sartzea. Irudi horiek komunikabideen eskura jartzen dira, horra sartu eta Erreportajea erabil dezaten Jarduera edota Programa zabaltzeko.
(iii) Era berean, “la Caixa” Fundazioari era esklusiboan LAGATZEN dizkiot honako ustiapen-eskubideak, hala dagokionerako: (i) erreprodukzioa; (ii) banaketa; (iii) komunikazio publikoa (Internet barne); (iv) jendearen eskura jartzea; eta, (v) eraldaketa (itzulpena barne, edozein hizkuntzatara azpititulatua, erabilera zatikatua edo partziala, egokitzapena, aldaketa, beste obra batzuetan integratzea eta/edo beste obra bat eratortzen duen beste edozein exekuzio), bai eta nire seme-alab(ar)en edo tutoretzapeko(ar)en Helburuetarako Prestakuntzaren eraldaketa horretatik eratorritako obra ustiatzeko eskubidea ere, inolako mugarik gabe.
Aurreko baimen eta eskubide-lagapen horiek luzatu egiten ditut nire seme-alab(ar)en edo tutoretzapeko(ar)en irudia modu protagonistan erabiltzeari dagokionez (hau da, lehen planoak eta Jardueran eta/edo Programan parte hartzen duten gainerakoen aurretik) eta lehen aipatutako helburuetarako.
Aurreko baimen eta eskubideen lagapen horiek luzatu egiten ditut TUMO Bilbao-Bizkaia zentroaren berezko beste edozein jardueraren zabalkunderako edo jardueraz bestelako hirugarrenekin lankidetzan aritzeko.
BAIMEN eta LAGATZE hori “la Caixa” Fundazioari ematen diot:
- doan, eta konpromisoa hartzen dut ondoren inolako konpentsaziorik, ordainketarik, itzulketarik edo kalte-ordainik ez eskatzeko, askatasunez ematen dudan baimenaren eta lagapenaren truke;
- munduko lurralde-eremurako; eta,
- inolako denbora-mugarik gabe Irudiari dagokionez, eta Prestakuntzaren gainean egon daitezkeen jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, horien legezko iraupen osorako, jabari publikoan sartzen diren arte.
Badakit edozein unetan kendu ahalko dudala aipatu Helburuetarako nire seme-alab(ar)en edo tutoretzapeko(ar)en Irudirako emandako baimen hau, bidezko arrazoirik eman beharrik gabe eta, hala dagokionean, uko egite horretatik eratorritako kalte eta kalerengatik kalte-ordaina emanez.
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA: Tratamenduaren arduraduna: Fundación Bancaria Caixa d’Estalvis i Pensions de Barcelona “la Caixa” (aurrerantzean, “’la Caixa’ Fundazioa”). Egoitza soziala: Diagonal etorbidea 621-629, II. dorrea, 08028 Bartzelona; IFZ: G-58899998. Tratatuko diren datu pertsonal motak (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”):
- Zure eta/edo zure seme-alab(ar)en eta/edo tutoretzapeko(ar)en datu guztiak (horien irudia eta ahotsa barne), zure eskaera edo erreklamazioa egiteko unean edo gure erakundearen aldeko baimena emateko unean.
- Zure eskaera, erreklamazioa edo gure erakundearen aldeko baimena izapidetu eta kudeatu bitartean ematen dizkiguzun datu pertsonal gehigarriak.
- Dokumentu honetan deskribatzen diren tratamenduak kudeatzeko sare sozial baten edo beste aplikazio baten bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak, baldin eta zure baimena eman badiguzu, edo indarrean dagoen araudiaren arabera bestela legitimatuta bagaude tratamendurako. Zehazki, sare sozialean edo aplikazioan eskuragarri dauden zure Datu Pertsonalak tratatuko dira, bai eta datu horien bidez zurekin izandako elkarreraginetik datozenak ere.
Datu horiek pribatutasun-konfigurazioaren, sare sozialaren erabileraren edo sare sozial horren edo aipatutako aplikazioaren aplikazioa eta pribatutasun-politikaren araberakoak dira. Bermatu egiten duzu Datu Pertsonal egiazkoak eta eguneratuak bakarrik adierazten dituzula eta, hala badagokio, legezko legitimazioa duzula zure seme-alab(ar)en edota tutoretzapeko(ar)en datuak emateko, zeinak behar bezala jakinean baitira datu pertsonalen tratamendu honi buruz.Kudeaketarako tratamendua: “la Caixa” Banku Fundazioak zure Datu Pertsonalak tratatuko ditu, egiten duzun eskaera, zerbitzua edo kontsulta kudeatzeko. Besteak beste, barne hartzen ditu honako tratamendu espezifiko hauek:
- Egiten duzun eskaera, zerbitzu edo kontsultatik eratorritako gure betebeharrak betetzeko behar direnak;
- Aipatutako eskaera, zerbitzu edo kontsultara jo ahal izateko beharrezkoa den sustapenaz kanpoko informazioa bidaltzea, baita bitarteko elektronikoen bidez ere; eta,
- “la Caixa” Banku Fundazioarekiko gogobetetze-inkesten edo elkarreraginen ondoriozko informazioaren analisia eta tratamendua, bere jarduera partikularraren ondoriozkoak direnean, eskaera, zerbitzua edo kontsulta modu eraginkorragoan kudeatzeko.
“la Caixa” Banku Fundazioa legitimatuta dago aipatutako Datu Pertsonalen tratamendurako, beharrezkoa baita zure eta gure erakundearen arteko kontratua gauzatzeko, eta, horrela, zuk eskatzen diguzuna betetzeko.Irudia erabiltzeko tratamendua: Zuk dokumentu hau sinatuta hala baimentzen baduzu, BERARIAZ ONARTZEN DUZU “la Caixa” Fundazioari lagatzea zure irudi(ar)en ondoriozko eskubideak eta/edo zure seme-alab(ar)en eta/edo tutoretzapeko(ar)en eskubideak, dohainik grabazio, bideo eta/edo materialetan agertzen direnak, osorik edo zatituta, isolatuta eta/edo “la Caixa” Fundazioaren titulartasun esklusiboko ekoizpen eta/edo grabazio batean integratuta ustiatzeko. Eskubide horiek inolako mugarik gabe ustiatu ahal izango ditu, publizitate- eta komunikabide-bitarteko eta -euskarrietan (analogikoa, digitala, OTT plataformak edozein modalitatetan, sare sozialetan, Interneten, etab.), edozein modalitatetan (hau da, harpidetza bidez, sarbide irekian edo beste edozein modutan), eta dokumentu honetan deskribatutako edozein helburutarako, sustapen-helburukoa dena barne, mundu osorako, eskubideek irauten duten denbora guztian eta doan.
Era berean, irudiari lotutako datu pertsonalak zure irudi-eskubideen edo seme-alab(ar)en edo tutoretzapeko(ar)en eskubideen ustiapenaren esparruan tratatuko dira, lehen adierazitako helburuetarako, denboran zehar eta adierazitako lurraldean. Edozein unetan ezezta dezakezu emandako baimena, Datuak Babesteko Ordezkariari zuzendutako eskaera bat bidaliz adierazitako posta-helbidetara edo helbide elektronikoetara.
Arauketa helburuetarako eta iruzurra prebenitzeko tratamendua: “la Caixa” Fundazioak, halaber, legezko edota arauzko bere betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren Datu Pertsonalak tratatuko ditu, adibidez kapital-zuriketa eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzeko araudian edo zerga-araudian ezarritakoak, horretarako legitimazioa baitu. “la Caixa” Fundazioak Datu Pertsonalak iruzurra prebenitzeko ere tratatuko ditu, gure erakundeak iruzurrezko egoerak gerta ez daitezen duen interes legitimoan oinarrituta, erakundeari ondorioz dakarkion kaltearekin.
Erabaki indibidual automatizatuak: “la Caixa” Fundazioak ez du zure Datu Pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakirik hartzen. Gure erakundeak zure eskaera, erreklamazio edo baimenarekin lotutako erabakiak hartzearen prozesu guztiak giza esku-hartzearen bidez egiten dira.
Datu Pertsonalak hirugarrenei lagatzea: “la Caixa” Fundazioak ez die hirugarrenei daturik lagako aldez aurretik zure baimena lortu ezean, salbu eta kontratu-harremana gauzatzeko beharrezkoa bada, edo hornitzaileek esku hartu behar badute dagokion alderdiari zerbitzu bat emateko, bai eta Administrazio Publikoei eta Espainiako eta Europako Kontrol Agintaritzei ere, “la Caixa” Fundazioak bere izaera eta jarduera dela-eta, edota zuk eta/edo zure seme-alabak/ek eta/edo tutoretzapekoak/ek egiten du(t)en partaidetza-eskaera betetzeko dituen legezko betebeharrak betetzeko. Tratamendu horri orain edo edozein unetan egin diezaiokezu uko, Datuak Babesteko Ordezkariari agiri honetan adierazitako helbideetara jakinarazpen bat bidalita.
Datuen nazioarteko transferentziak: “la Caixa” Fundazioak datuen nazioarteko transferentziak egin ditzake Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden herrialdeetan kokatutako erakundeetara, baldin eta DBEOren babes-maila baliokidea bermatzen badute. Horrez gain, “la Caixa” Fundazioak Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeetan kokatutako hornitzaile teknologikoen zerbitzuak kontrata ditzake. Zerbitzu horiek kontratatuz gero, kontratazio horrek datuak babesteko araudian ezarritako baldintza guztiak beteko lituzke, eta zure Datu Pertsonalen transferentziari zure pribatutasuna zaintzeko beharrezkoak diren bermeak eta babesak aplikatuko litzaizkioke. Era berean, salbuespen gisa, zure datu pertsonalak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden erakundeei ere transferi dakizkieke, interes publikoko arrazoi garrantzitsuengatik beharrezkoa denean eta/edo “la Caixa” Fundazioak bere jarduera dela-eta bete behar duen Espainiako eta Europako araudian ezarritakoaren arabera. Zure pribatutasunari aplika dakizkieken bermeei edo zure datuen nazioarteko balizko transferentziak justifikatzen dituen araudiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko Ordezkariarengana jo dezakezu, adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez. Eskubideak: Emandako baimena kentzeko eta datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, eramangarritasunerako edota tratamendua mugatzeko edo aurkaratzeko zure eskubideak gauzatu ditzakezu adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez.
Datuak Babesteko Ordezkaria: Zure pribatutasunari aplika daitezkeen bermeei buruzko informazio gehiagorako, Datuak Babesteko gure Ordezkariarekin harremanetan jarri zaitezke helbide honetan: Avenida Diagonal 621 – 629, 08028 Barcelona, edo helbide elektroniko honetan:dpd@fundacionlacaixa.org{6″ dpd@fundacionlacaixa.org Erreklamazioak: Uste baduzu zure Datu Pertsonalen tratamenduak araudia edo agiri honetan ezarritakoa urratzen duela, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu:
- Datuak Babesteko gure Ordezkariari, adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez.
- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, bere egoitza elektronikoaren edo bere posta-helbidearen bidez. Datuak gordetzea: Zure datuak gordeta izateko epea aldatu egin daiteke irizpide zehatz batzuen arabera, adibidez zure bizitokia edo gure erakundearekin duzun harreman formalizatzen den tokia. Nolanahi ere, Datu Pertsonalak zuk “la Caixa” Fundazioarekin harremana duzun bitartean gordeko dira, edo aurkaratzeko, eramangarritasunerako edota ezabatzeko zure eskubideak gauzatzen ez dituzun bitartean. Inguruabar horietakoren bat gertatzen bada, zure Datu Pertsonalak aplikagarriak diren legezko preskripzio-epeetan gordeko dira, dagokion araudian ezarrita denari jarraituz. Kasu horretan, legezko edo kontratuzko gure betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko baino ez dira tratatuko. Aipatu preskripzio-epe horiek amaitu direnean, datuak ezabatu edo, bestela, anonimizatu egingo dira. Zure Datu Pertsonalak gordetzeko epe zehatzari buruzko informazio gehiago lortzeko, Datuak Babesteko gure Ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan.