Ohiko Galderak

Ez. TUMOko jarduera guztiak % 100 presentzialak dira.

Bai, ez dago inolako kosturik. Hau posible da "la Caixa" Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesari esker.

12 eta 18 urte bitarteko gazte guztiak, beren talentua, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko interesa dutenak

Gazteek eskaintzen diren 8 arlo hauetatik 4 aukeratu dezakete: Animazioa, Bideojokoen Garapena, Musika, Zinema, Programazioa, Robotika, Diseinu Grafikoa eta Argazkigintza

Programaren iraupena parte-hartzaile bakoitzaren erritmoaren araberakoa da. Batez beste, ikasleek bi urte inguru ematen dituzte programan, baina denbora gehiagoz ere luza daiteke.

Ordutegia laster iragarriko da. Parte-hartzaile bakoitza astean bitan joango da ordutegi finkoko bi orduko saioetara, edo behin ostiral arratsalde edo larunbat goizean lau orduko saio bikoitz batera. Izena ematen duzun momentuan lehentasun-ordutegiak adierazi ahal izango dituzu.

Lehen hilabeteko orientazioan zehar, eskuragarri dauden arlo guztiak aztertzen dira eta lau hautatzen dira.

Bai, eskuragarritasunaren arabera. Kontuan izan ordutegia aldatzeak Learning Coach desberdina eta tailerren data berriak izatea ekar dezakeela (ziurrenik, itxaronaldi luzeagoekin).

Garrantzitsua da beti etortzea. Etorri ezin ez baduzu, aldez aurretik learning coach-ari jakinarazi edo zentrora mezu elektroniko bat bidali beharko duzu. Adi egon, justifikatu gabeko ondoz ondoko lau hutsegite baino gehiago badituzu, postua galdu dezakezu.

Nahi duzun ordutegia beteta badago, itxaron-zerrendan izena eman dezakezu. Leku bat libre geratzen denean zurekin harremanetan jarriko gara.

Ez. TUMOn ez dugu ziurtagiririk ematen, ezta ebaluaziorik egiten ere. Gazteek portfolio bat eramango dute proiektu guztiekin, edonon eta edonoiz erakutsi ahal izateko.

Aurreinskripzioa behar bezala erregistratu bada eta baldintzak betetzen badira, lehen informazio-bilera batean parte hartuko da. Programan sartzeko, eskuragarritasunaren arabera egingo da.

Ez da derrigorrezkoa, zentroa ezagutzeko eta informazio gehiago edukitzeko aukera bat da.

Ate irekien jardunaldiak antolatuko dira. Ekitaldi hauek sare sozialetan iragarriko dira.

Beti gabiltza gure taldean parte hartu nahi duten pertsonen bila. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu "Gurekin Lan Egin" orrialdea.

TUMOn neska-mutil guztiak etor daitezke, bakoitzak bere bidea egiten du TUMO esperientzian zehar. Beharrezkoa izanez gero, gaztea laguntzaile eta/edo heldu arduradun batekin etorri ahal izango da.

Oporraldian zentroa ez da martxan egongo, "Alt July" izeneko saioak bezalako ekitaldi berezietan izan ezik. Bestela, gure sare sozialetan iragarriko da

Ez da beharrezkoa aurretiazko esperientziarik izatea inongo arlotan.

Ez. Zentroaren gutxieneko adina 12 urtekoa da.

Bai. Izen-ematea online formularioaren bidez bakarrik egin daiteke. Zalantzarik baduzu, hurbildu Bilbo-Bizkaia TUMOra eta lagunduko dizugu

eman izena orain